XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poliki-poliki emakumetzen ari zen Rosa, eta gero eta gehiago hasi zen lagunartean eta mutil artean egoten; bitartean, alkoholak betetzen zituen Pakoren ordu bakarti eta damutuak.

Alabari gaztetasuna zerion, Pakori, berriz, heldutasun bakartia.

Gaztetasunak kalera eta lagun gazteak ezagutzera zeraman Rosa; Pako, aldiz, bakardaderik tristeenera zeraman alkoholak.

Alkohola bihurtu arte bien arteko haustura. (78. or.).

Azkenerako, guztiz apurtuko da harremana; eta Pako kale gorrian, lanik gabe eta alkoholaren eraginpean geratuko da.

Rosak nobio edo lagun asko egin ditu bitartean.

Laura Mintegik aita-alaben arteko harreman bikoitza dakarkigu.

Kasu honetan, aita da marjinatu eta galtzailerik handiena; hasieran bai alaba eta bai aita zoriontsu baziren, gero dena belzten da, eta aitarentzat dena ilunduko da.

Maitasun-harreman honetan, gaztetasunari esker, Rosak ez du Pakok adina sufrituko, ezta alderatzeko ere.

Willy (123. or.), Poliziaren ustez. (123. or.).

Datuok, poliziak Willy harrapatzeko egindako iragarkian ageri dira.

Willy, bi kolombiarrek salatu dute kokaina-asuntoan sartua zegoenean eta asuntoa lagatzeko puntuan zegoenean.

Sei neba-arrebetatik zaharrena da; amarekin bizi dira, aita ez bait da etxean agertu ere egiten, ardurak baino dibertimenduak laketago bait zaizkio aitari.

Willyk ez du ikasteko gogorik; eta OHO osoa ezin amaiturik, zortzigarren kurtsu bi bider egin ondoren, ikasketak bertan behera utzi ditu.

Ikasketetan adierazi ez zuen ahalmena, mekanikan oparo azaldu zuen.

Ikasketak utzi bezain agudo, mekanika-tailer txiki batean hasi zen beharrean eta tailerreko hoberen, nagusia salbu, bihurtu zen, abilezia handia erakutsiz.